XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KOMUNIKABIDEAK. MERKATALGOA
5.0. OROKORTASUNAK
Barril uhala
S. TELMO. DONOSTIA (Gip.).

Penintsulatik kontinentera egiten zituzten beren paseo edo bidaje luzeetan, likoreak garraiatzeko, kontrabandistek erabiltzen zuten ontzia.

Larruzko uhal luzea zuen; uhala bi muturretan lotuta bizkarretik zintzilik eramaten zuten ontzia.

Kontrabandistak ziren eta, horrexegatik leku izkututik ibili ohi ziren, inork ikusteko bildurrez.

Bide edo bideska izkutu horiei bidezidorra esaten zioten.

Bidezidor edo bidetxigorretik ibili.

Lera. Majori baserrian
ORDIZIA (Gip.)
Aldapa haundirik edo koska haundirik ez dagoen leku eta bidetan leraz baliatu dira baserritarrak oraintsu arte.

Idiak edo zaldia lerari lotu eta edozer gauza eramaten zuten lera gainean, batez ere belarra.

Lerarekin ibiltzen zen bideari, irristila esaten zitzaion.

Gurdia
BEIZAMA (Gip.)
Gurdia behar-beharrezkoa da baserrian.

Lerak ez du gurpilik; gurdiak bai.

Gurpilekin leku aldapatsuetan ibil daiteke, bai koska haundiak dauden estratetan ere; gainera, gurpilekin pisu haundiagoa eramaten da.

Bi gurpilak bata besteari lotuta daude ardatzarekin.

Ardatza egurrezkoa izan ohi da, pago-egurrez egina.

Ardatza gurdiaren zoruari gurditxinelekin lotzen zaio; ardatzak bere horretantxe gurditxinelak ukitzen dituenean, gurdia kirrinka hasten da.

Esaera zahar batek dioenez, zenbat eta zaharragoa gurdia, orduan eta kirrinka haundiagoa.

Gero eta gurdi gutxiago ikusten da.

Gainera, oraingoek, burnizko ardatza dute eta gomazko gurpilak eta ez dute kirrinkarik egiten.

Garai batez andregaiaren arreoa gurdian eraman ohi zen: gurasoen etxean gurdia karga eta ezkonberrien etxeraino. Ikus: (...).